Mundua -

Heriotza-zigorra saihesteko

Ariel Castrok biziarteko kartzela-zigorra onartu du

Castroren defentsak heriotza-zigorra saihesteko akordioa lortu du. Hamar urtez Clevelandeko bere etxebizitzan Amanda Berry, Gina De Jesus y Michelle Knight bahituta izatea leporatuta atxilotu zuten.

Ariel Castrok 977 karguri aurre egin behar dio, horien artean 512 bahiketa kargu.
Ariel Castrok 977 karguri aurre egin behar dio, horien artean 512 bahiketa kargu.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ariel Castrok baldintzapeko askatasunik gabeko biziarteko kartzela-zigorra onartu du. Aldez aurretiko bilera batean, defentsa epaiketa eteteko, eta heriotza-zigorra saihesteko akordio batera heldu da Fiskaltzarekin. Castrori 977 kargu leporatzen dizkiote, horien artean 512 bahiketagatik.

Hamar urte gatibu

Hamar urtez Clevelandeko bere etxebizitzan Amanda Berry, Gina De Jesus eta Michelle Knight bahituta izatea leporatuta atxilotu zuten Castro. Clevelandeko gazteak eta bahituta zegoela Berryk izan zuen alabak maiatzean alde egitea lortu zuten.

Epaiketa abuztuaren bosterako prest zegoen, baina akordioaren ondorioz, biktimak ez dira epaimahai aurrean azalduko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea