Mundua -

Mandela hil da

Apartheidaren aurkako borrokalari nekaezina

Apartheid politikaren aurkako ekintzaile sutsua, Hego Afrikako presidente izan zen 1994tik 199ra. Bakearen Nobel Saria eman zioten 1993an.

Mandela apartheid politikaren aurkako ikur bilakatu da Argazkia: Efe
Mandela apartheid politikaren aurkako ikur bilakatu da Argazkia: Efe
Mandela apartheid politikaren aurkako ikur bilakatu da Argazkia: Efe

M. B. | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Afrikako Alderdi Nazionala sortu ondoren  (1948), Afrikako Kongresu Nazionalean indarra hartu zuen Mandelak. Apartheidaren garai latzenetan, Gandhiren borroka eredua bere egin zuen Mandelak. 1956an atxilotu zuten aurrenekoz, beste 150 kiderekin batera eta 1961ean aske utzi zuten. Munduak arreta handiz jarraitu zuen Mandelaren aurkako epaiketa.

Gerald Joffe Mandelaren abokatuaren esanetan, Mandelak bere buruan zuen konfiantza nabarmen iltzatzen zen haren berbaldian. Dena dela, 1964ko ekainaren 11n bizitza guztirako zigorra ezarri zioten eta Robben Islandera bidali zuten, Afrika hegoaldeko irla bateko espetxera. Han eman zituen bere bizitzako 17 urte 466/64 preso bezala. Orotara, 27 urte eman zituen preso.

Nelson Mandela otoitzak

Nelson Mandela otoitzak

Mandela eta apartheidaren aurkako borroka

Nelson Mandela 1918ko uztailaren 18an jaio zen, Hego Afrikako herrixka batean (Transkei). Apartheid politika atzean utzita, Hego Afrika modernoaren aita da Nelson Mandela.

Beltzen eskubideen alde egiteko, 1944an Afrikako Kongresu Nazionaleko kide egin zen, eta handik bideratu zuen 1948an abiatu zen apartehid politikaren aurkako borroka. Laguntza legala eman zien biktimei eta borroka baketsuaren aita izan zen. Halere, atxiloketak eta espetxealdiak jaso zituen erantzun moduan (1956tik 1961era preso izan zen), berarekin batera borrokan aritu ziren hainbat militanterekin batera.

Nelson Mandela mural

Nelson Mandela mural

"Aberriaren lantza" gerrillatik zuzendu zuen borroka; 1962an preso hartu zuten eta bost urteko zigorra ezarri zioten. Bortxazko lanak egitera zigortu zuten lehenengo, eta bizitza osorako espetxe zigorra ezarri zioten gero.

Apatheidaren aurkako liderraren ikurra sendotu besterik ez zuen egin espetxealdiak.

1990ean libre utzi zuten Mandela, eta Hego Afrikan arrazen arteko demokrazia ahalbidetzeko negoziazioak zuzendu zituen. 1994ko apirilaren 27an hauteskundean irabazi zituen, eta egun hori gogoratzeko ospakizunak egiten dituzte urtero. Lau urtez izan zen Hego Afrikako presidente: 250 sari  eta nazioarteko aipamen jaso zituen eta Bakearen Nobel Saria eman zioten 1993an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea