Mundua -

Gay ezkontzak AEBetan

AEBetako Gorenak ezkontza homosexualen konstituzionaltasuna onartu du

Sexu berekoen bikote ezkonduek onarpen federala eta onura fiskalak izango dituzte, eta ezkontza homosexualak berriro legeztatuko dituzte Kalifornian.

Ehunka pertsonak 8. Proposamena deuseztatzea ospatu du AEBetan. Argazkia: EFE.
Ehunka pertsonak 8. Proposamena deuseztatzea ospatu du AEBetan. Argazkia: EFE.
Ehunka pertsonak 8. Proposamena deuseztatzea ospatu du AEBetan. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Auzitegi Gorenak ezkontza homosexualen inguruko bi epai historiko eman ditu. Lehenengoaren arabera, sexu berekoen bikote ezkonduek onarpen federala eta onura fiskalak izango dituzte; eta, bigarrenaren arabera, ezkontza homosexualak legezkoak izango dira berriro Kalifornian.

Lehenengo ebazpenean, Gorenak Ezkontza Babesteko Legea (DOMA, ingelesez) Konstituzioaren kontrakotzat jo du. Lege horren arabera, ezkontza "gizon baten eta emakume baten arteko lotura" da; hortaz, ezkontza homosexualak legezkoak diren estatuetako ezkonduek ezin zuten estatu federalen mailako onarpenik zein onura fiskalik jaso.

Hala, ebazpen horri esker, ezkontza homosexualek onura federalak jaso hala izango dituzte, baina horrek ez du esan nahi homosexualen arteko ezkontzak debekatzen dituzten estatuek horiek legeztatu beharko dituztenik.

Beste kasuan, Gorenak 8. Proposamena Konstituzioaren kontrakotzat jo du. Zuzenketa horrek ezkontza homosexualak debekatzen zituen Kalifornian. Hala, ezkontza horiek legezkoak izango dira berriro ere estatu horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea