Mundua -
Hegoafrika
Nelson Mandelaren osasunak okerrera egin du azken 48 orduetan
Hala jakinarazi du Hegoafrikako Presidentziaren bozeramaileak. Mandelak 94 urte ditu eta joan den ekainaren 8tik ospitalean dago biriketako gaitz batek jota.
Erredakzioa
Nelson Mandela presidente ohiaren osasunak okerrera egin du azken 48 orduetan, Mac Maharaj Hegoafrikako Presidentziaren bozeramaileak jakinarazi duenez.
Jacob Zuma presidente hegoafrikarrak Mozambikera gaur egin behar zuen bidaia bertan behera utzi du bart, Mandela bisitatu eta egoera kritikoan dagoela jakin ostean.
Nelson Mandelak 94 urte ditu eta eta joan den ekainaren 8tik ospitalean dago biriketako gaitz batek jota.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea