Mundua -

Brandeburgoko atean

Arma nuklearren murrizketa bat planteatu dio Obamak Errusiari

"Gerra Hotzaren jarrerak" gainditzeko Errusiari eskua luzatu dio AEBetako presidenteak. Errusiak disuasio sistema nuklearraren oreka aldatzea onartuko ez duela ziurtatu du Putinek.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Merkelek ohore militarrekin egin dio harrera Obamari

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak arma nuklearren kopurua murriztea proposatu du gaur. Errusiarekin negoziazioak berrabiarraztea planteatu du, "Gerra Hotzaren jarrerak" gainditzeko.

AEBetako presidenteak hitzaldia eman du Brandeburgoko Atearen aurrean. Milaka lagunen aurrean, politika nuklearra "osorik aztertu" ostean jarrera berriak azaltzeko ordua dela adierazi du Obamak.

"AEBen eta aliatuen segurtasuna bermatu, eta aldi berean arma nuklearrak heren bat murriztu ditzakegula konturatu naiz, disuasio sistema indartsu eta sinesgarri bat mantenduz", azaldu du.

Murrizketak Errusiarekin negoziatzeko borondatea azaldu du AEBetako agintariak, "Gerra Hotzaren jarrerak" gainditzeko helburuarekin. Bi herrialdeek arma nuklear kopururik handiena dute beraien eskuetan.

Errusiaren erantzuna

Errusiak disuasio sistema nuklearraren oreka aldatzea ez du onartuko, Vladimir Putin presidentearen hitzetan.

"Disuasio sistema estrategikoaren oreka aldatzea ezin dugu onartu, ezta gure indar nuklearren eraginkortasuna murriztea ere", esan du Putinek.

"Defentsa militar-espaziala industria militarraren ardatz nagusia izango da etorkizunean", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea