Mundua -

Zaintza programak

FBIk Snowden atxilotzeko ikerketa martxan jarri du

"Sekretuak ezagutaraztera eman zituela onartu du pertsona horrek, eta ikerketa martxan jarri dugu", adierazi du Robert Mueller FBIko zuzendari nagusiak.

Robert Mueller FBIko zuzendaria. EFE
Robert Mueller FBIko zuzendaria. EFE
Robert Mueller FBIko zuzendaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edwar Snowdenen aurkako ikerketa zabaldu dute AEBek, zaintza programa sekretuen berri eman zuelako. Robert Mueller FBIko zuzendariak Kongresuan gaur azaldu duenez, Snowden "atxilotzeko" helburua dute ikerketek.

"Sekretuak ezagutaraztera eman zituela onartu du pertsona horrek, eta ikerketa martxan jarri dugu. Filtrazioek min handia egin diete gure nazioari eta segurtasunari. Filtrazioen arduraduna atxilotzeko beharrezko neurri guztiak hartzen ari gara", azaldu du Muellerrek.

FBIko zuzendariak Ordezkarien Ganberako Batzorde Judizialean agerraldia egin du. Nazioko Segurtasun Agentziak (NSA) eta FBIk aplikatutako zaintza programek Konstituzioaren eta lege nazionalen babesa dutela errepikatu du Muellerrek.

Snowdenek CIAn eta NSAn lan egin zuen. Herritarren milioika datu digital eta dei aztertzen dituzten programen berri eman zien Snowdenek komunikabideei.

The Guardian eta Washington Post egunkariei NSA eta FBIren zaintza programa sekretuen berri eman zien Snowdenek. Programek Lege Abertzalearen babesa dute. Araua 2001ko irailaren 11ko atentatuen ostean onartu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea