Mundua -
Frantzia
Orangeko presidentea inputatuta, Tapieren kalte-ordaina dela-eta
Christine Lagarde egungo NDFko zuzendariak Bernard Tapie enpresariari emandako ustezko kalte-ordaina dela-eta inputatu dute Orangeko presidentea.
Erredakzioa
Frantziako Justiziak Stéphane Richard Orangeko presidentea inputatu du asteazken honetan, maula egitea egotzita. Zehazki, Christine Lagarde egungo NDFko zuzendariak Bernard Tapie enpresariari emandako ustezko kalte-ordaina dela-eta inputatu dute Orangeko presidentea.
François Molins fiskalak iragarri duenez, ''antolatutako talde-maula'' egotzi diote, fiskalak eskatu bezala.
48 orduz galdekatu zuten Richard.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea