Mundua -

Biriketako infekzio batengatik

Tratamenduari hobeto erantzuten ari zaio Mandela, Zumaren hitzetan

''Pozten nau esateak Madiba hobeto ari dela erantzuten goizetik'', esan du Hegoafrikako presidenteak, ohar baten bidez.
 

Nelson Mandela larri jarraitzen du, baina egonkor. Argazkia: EFE.
Nelson Mandela larri jarraitzen du, baina egonkor. Argazkia: EFE.
Nelson Mandela larri jarraitzen du, baina egonkor. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nelson Mandela hobeto ari zaio erantzuten tratamenduari, Jacob Zuma Hegoafrikako presidenteak gaur jakitera eman duenez. Mandelak erietxean jarraitzen du, bosgarren egunez, larunbatean biriketako infekzioak jota ospitaleratu eta gero.

''Pozten nau esateak Madiba hobeto ari dela erantzuten goizetik'', esan du Hegoafrikako presidenteak, ohar baten bidez. ''Oso pozik gaude, azken egunetako zailtasunen ondoren aurrera egin duelako'', gaineratu du presidenteak. Zumak Parlamentuko saio batean parte hartu behar zuen gaur, Lurmutur Hirian.

Mundu osotik jasotako babesa eskertu du Zumak, eta, halaber, gaur 49 urte Madibari biziarteko kartzela zigorra ezarri ziotela gogoratu du.

Egoera larria

Azken orduotan hobera egin duen arren, atzo bertan Mandelaren larritasuna baieztatu duen presidenteak, eta "oso larri dago, baina egonkor" zegoela iragarri zuen. "Ondo ezagutzen dut, borrokalari handia da, eta laster gurekin egongo da berriro ere", gaineratu zuen baikorki.

Familiaren babesa

Mandelak alaben eta Winnie Mandela emazte ohiaren bisita jaso zuen atzo. Gainera, Zenani Mandela, presidente ohiaren alabetako bat, Argentinatik (Hego Afrikako enbaxadorea da bertan) joan da aitarekin egoteko.

Mandelak 94 urte ditu, eta martxoan ere ospitalean egon zen arazo bera tarteko. Hamar egun egin zituen ospitalean, eta apirilaren 6an eman zioten senda-agiria.

67 urte eman zituen apartheidaren aurka borrokan, eta horren ondorioz, 27 urte eman zituen espetxean.

1993an Bakearen Nobel saria eman zioten, eta, urtebete geroago, Hegoafrikako presidente izendatu zuten; bertako historiako lehen presidente beltza izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea