Mundua -

Gobernuaren oharra

Nelson Mandelak 'larri baina egonkor' jarraitzen du

Hegoafrikako Gobernuak presidente ohiaren osasun egoeraren berri eman du ohar batean, 48 orduan inolako informaziorik zabaldu gabe egon eta gero.

Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohia. Argazkia: EFE
Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohia. Argazkia: EFE
Mandela Hego Afrikako presidente-ohiak egoera larrian jarraitzen du

0:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohiak ospitalean jarraitzen du "larri baina egonkor", Gobernuak kaleratutako azken oharraren arabera.

"Nelson Mandela presidente ohiak ospitalean jarraitzen du, eta haren osasun egoera ez da aldatu", jakinarazi du Hegoafrikako Presidentziak ohar labur batean. Halaber, Jacob Zuma presidente hegoafrikarrak, beste behin, "Mandelaren alde eta haren familiaren alde errezatzen jarraitzeko" deia egin du.

 

Biriketako infekzio larria

Nelson Mandela Hego Afrikako presidente ohia ospitaleratu egin zuten larunbat goizean, berriz ere, biriketako infekzioak jota. Hala ere, Mandela bere kabuz ari da arnasa hartzen, eta hori "seinale ona da".

Mandelak 94 urte ditu, eta martxoan ere ospitalean egon zen arazo bera tarteko. Hamar egun egin zituen ospitalean, eta apirilaren 6an eman zioten senda-agiria. Oraingoan, lehen aldiz, Mandelaren "egoera larria" aitortu du Hegoafrikako Gobernuak.

Hegoafrikako Gobernuaren oharra kaleratu baino lehen, herrialde horretako hedabideek Mandelaren familiak haren taldekoak ez diren pertsonen bisitak debekatu dituela argitaratu dute, baita politikarienak edota ministroenak ere.

The Star egunkariak esaterako Mandelaren egoera "oso larritzat" jo du. Egunkariaren arabera, Gobernuak presidente ohiaren hileta antolatzeko protokoloa martxan jarri du asteburuan.

 

67 urte apartheidaren aurka, borrokan

67 urte eman zituen apartheidaren aurka borrokan, eta horren ondorioz, 27 urte eman zituen espetxean. 1993an Bakearen Nobel saria eman zioten apartheidaren aurka egindako lanagatik eta urtebete geroago, Hegoafrikako presidente izendatu zuten; bertako historiako lehen presidente beltza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea