Mundua -

'Washington Post'en arabera

AEBetako Gobernuak Google, Facebook eta Appleren datuak ikus ditzake

Baliteke ikertzaileak, Interneteko bederatzi konpainia estatubatuar nagusien zerbitzarien bitartez, erabiltzaileen eta horien kontaktuen berri jasotzen ari izatea.

Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: EFE
Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: EFE
AEBetako Gobernuak Google,Facebook eta Appleren datu pribatuak ikusgai

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Nazionaleko Agentzia eta FBI Interneteko bederatzi konpainia estatubatuar nagusien zerbitzarietan sartzen ari dira eta erabiltzaileen eta horien kontaktuen berri jasotzen ari dira, Washington Post egunkariak argitaratu duenaren arabera.

AEBetako Gobernuko kide batek PRISM terrorismoaren aurkako programa sekretuaren berri eman du, horren berri emateko baimenik ez zuen arren, eta izan badela baieztatu dio Reuters agentziari.

Egunkariak argitaratu duenez, programan parte hartzen dutenen artean daude Sillicon Valleyko enpresa nagusiak: Microsoft Corp, Yahoo Inc, Google Inc, Facebook Inc, PalTalk, AOL Inc, Skype, YouTube eta Apple Inc.

Google, Apple, Yahoo eta Facebook konpainiek Gobernuak euren zerbitzarietara "sarbide zuzena" izatea ukatu dute. Microsoften esanetan, berriz, berak dakiela ez du inongo parte-hartzerik Gobernuaren datuak jasotzeko programa batean, eta "kontu edo erabiltzaile zehatz batzuen aginduak" bete besterik ez du egiten.

"Gure informazioa babesten dugu. NSAren dokumentuak guk jasotakoa berresten du", esan du Kristine Coratti The Washington Post egunkariko bozeramaileak.

Berri hori argitaratu duten egun berean, beste egunkari batek, The Guardian britainiarrak, AEBetako Gobernuak terrorismoaren aurkako lanetan, milioika herritarren telefono erregistroak biltzen ari dela zabaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Albisteak gaur Facebook gaur