Mundua -

Epaiketa hasi da

Sekretuak filtratzean asmo ona zuela nabarmendu du Manningen defentsak

AEBetako Armadaren sekretuak zabaldu zituen soldadua auzitegi militarrean deklaratzen hasi da. Biziarteko kartzela-zigorra jarriko diote "etsaiari laguntzeagatik" zigortzen badute.

Bradley Manning soldadua. Argazkia: Efe
Bradley Manning soldadua.
Manning militarrez osatutako epaimahai baten aurrera eramango dute

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bradley Manning soldadua, Wikileaksek zabaldu dituen sekretu militarren filtratzaile nagusia, epaitzen hasi dira. 18 hilabeteko prestakuntzaren ostean, gaur hasi da Fort Meaden, Washingtondik 43 kilometrora dagoen AEBetako Segurtasun Nazionalaren egoitzan.

Bradley Manningen abokatuak nabarmendu duenez, informazio hori publiko egiterakoan "asmo ona zuen" eta akusatuaren "inozotasuna eta gaztetasuna" nabarmendu ditu.

Ildo horretan, ukatu egin du etsaiari laguntzeko asmoa zuela eta segurtasun nazionalerako min gutxien egin zezakeen informazioa hautatu zuela adierazi du abokatuak.

Epaiketaren lehen egunean, Fiskaltzak bi ikertzaile eta Manningen gelakidea (Iraken egon zen garaikoa) deitu ditu. Bertan atxilotu zuten 2010eko maiatzean, Irakeko eta Afganistaneko gerren inguruko milaka datu Wikileaksen esku ustez uzteagatik.

Epaiketak abuztura arte iraun dezake eta Fiskaltzak (Ameriketako Estatu Batuen Gobernua) biziarteko espetxe zigorra eskatu du "etsaiari laguntzeagatik".

Mannig soldadua Irakeko inteligentzia analista izan zen 2010eko maiatzean atxilotu zuten arte. Dagoeneko, leporatzen dizkioten 22 delituetako 10engatik zigortu dute, baina oraingoz delitu arinenengatik soilik, eta 20 urteko kartzela-zigorra pilatu du.

Soldadu estatubatuarrak 700.000 txosten konfidentzial jarri zituen Wikileaksen eskura, eta AEBen historian izan den Gobernuko filtrazio handiena izan zen.

Protestak

Atzo, Manningen ehunka jarraitzaile bildu ziren Fort Mead inguruan soldaduaren askapena aldarrikatzeko.

Arriskua

Wikileaks eta hedabideak 2010etik aurrera txostenak argitaratzen hasi zirenetik, AEBetako Gobernuko funtzionarioek salatu zuten zabaldutako informazioak arriskuan jartzen zituela estatubatuarren bizitza eta aliatuena, eta diplomaziari kalte handia egiten ziola.

Filtrazioetako bat bideo bat zen, eta bertan AEBetako helikoptero batek Bagdadeko zibilei nola egiten zien eraso ikus zitekeen.

Akusazioa

Manningek informazio klasifikatua nahita gaizki erabili zuela eta segurtasun nazionala arriskuan jarriko zuela eta Al Kaidak erabil zezakeela jakinda egin zuela frogatzen saiatuko da akusazioa.

Epaiketak 4 hilabete inguru iraungo duela espero dute, frogak aurkezteko zailtasunengatik, ateak itxita egingo diren saioen transkripzioengatik eta murrizketek Fort Meade baseko langile zibilen lanorduak gutxitzea ekarriko duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea