Mundua -

87 urte zituen

Jorge Rafael Videla Argentinako diktadorea hil da

Buenos Aireseko espetxe batean hil da, biziarteko kartzela-zigorra betetzen ari zela. 2012an, 50 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, jaioberrien lapurretagatik.

Kartzelan hil da Jorge Videla Argentinako diktadorea

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Rafael Videla Argentinako diktadorea hil egin da ostiral honetan, 87 urte zituela, Clarin egunkariaren edizioa digitalak jakitera eman duenez. Espetxeko agintariek heriotza baieztatu dute ondoren.

Marcos Paz kartzelan hil da Varela, bere agintaldian egindako krimenengatik biziarteko zigorra betetzen ari zela. Biziarteko kartzela zigorra jaso zuen Argentinako diktadurako lehen agintaria izan zen, 2010ean Justiziak 30 bat preso politiko fusilatzeagatik errudun jo zuenean.

Cecilia Pando militar baten emazteak eman du heriotzaren berri, Radio Once Diez irrati katean. ''Lo zegoela hil da Varela. Bart ez zuen afaldu nahi izan, ez zelako ongi sentitzen. Espetxeko erietxera eraman zuten, baina ez zioten ezer atzeman eta berriz ere gelera igorri zuten. Goizean hilda aurkitu dute'', gaineratu du.

1976-1983 arteko diktadura militarrean bere agintaldian izandako jaioberrien lapurretagatik 50 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten 2012an. Guztira 35 haurren lapurreta ikertu zuten auzi horretan.

Aurretik bestelako kartzela-zigorrak ere bazituen Videlak betetzeke, tartean biziartekoa.

Mayo Plazako Amonen presidentea: ''Pertsona doilar batek utzi du mundua''

Estela de Carlotto Mayo Plazako Amonen erakundeko presidentearen hitzetan, ''pertsona doilar batek utzi du mundua''. Carlottok salatu duenez, Videla ''ez zen inoiz egindakoaz damutu, eta bere delituak aldarrikatu zituen''. ''Lasai geratzen naiz pertsona doilar batek mundu honetatik alde egin duelako'', gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea