Mundua -
Espioitza
Obama: 'Filtrazioek pertsonak arriskuan jartzen dituzte'
Segurtasun nazionalaren eta prentsa askatasunaren artean "oreka" bat gordetzea beharrezkoa dela azpimarratu du AEBetako presidenteak.
Erredakzioa
Segurtasun nazionalaren inguruan prentsari egindako filtrazioek "pertsonak arriskuan" jar ditzaketela adierazi du gaur Barack Obama AEBetako presidenteak. Gobernuak AP albiste-agentziari egindako espioitza telefonikoaren auzia hizpide izan du agintariak.
Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroarekin prentsaurrekoa eman du Obamak Etxe Zurian. Segurtasun nazionalaren eta prentsa askatasunaren artean "oreka" bat gordetzea beharrezkoa dela azpimarratu du AEBetako agintariak.
Eric Holder Justizia idazkariarengan "konfiantza osoa" duela esan du Obamak. Holderren departamentuak APko 20 telefonoren informazioa bildu zuen 2012ko apiriletik maiatzera.
Ezohiko neurri horiek filtrazio "oso serio" baten egilea bilatzeko helburuarekin hartu zituzten, Gobernuak azaldu duenez. Filtrazioak "estatubatuarren bizitzak arriskuan jarri zituen", bertsio ofizialaren arabera.