Mundua -
Genozidiogatik
Rios Montti ezarritako espetxe-zigorra txalotu dute HRWk eta AIk
Giza eskubideen aldeko erakunde horien arabera, genozidiogatik Guatemalako diktadore ohiari ezarritako zigorrak "kontuak emateko prozesuan aurrerapausoa dakar".
Erredakzioa
Genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita, Jose Efrain Rios Montt Guatemalako diktadore ohiari ezarritako 80 urteko espetxe-zigorrak gerra zibilean jazotako ankerkeriengatik "herrialdean kontuak emateko prozesuan aurrerapauso dakar", Human Rights Watch giza eskubideen aldeko erakundeak azpimarratu duenez.
"Rios Monnti ezarritako zigorrak mezu handia igorriko du mundura: genozidio egitean, inor ez dagoela legearen gainetik, Estatuko buruzagi ohia izanda ere", azpimarratu du Jose Miguel Vivanco HRW Ameriketarako zuzendariak.
"Biktimen, fiskalen, epaileen eta gizarte zibilaren erakunderen parte-hartzeak eta ausardiak posible egin dute erabaki garrantzitsu hori", nabarmendu du. Halaber, elkarte horrek adierazi duenez, ostiral honetako ebazpena "Estatuburu nahiz Estatuburu ohi bati ezarritako lehen zigorra da".
Guatemala, buru
International Amnesty (AI) erakundeak ere epaia txalotu du. "Justiziaren aldeko borroka luzean urrats historikoa da", esan du elkarte horrek. "Zigorgabetasuna errotu den eskualde horretan, Guatemala buru izango da", defendatu du Sebastian Elgueta AIko ikertzaileak.
"Orain Guatemalak jarraikortasuna eman behar dio une historiko honi, hilketan, torturan, bortxaketan eta milaka lagunen desagerpenan parte hartu zuten lagunak epailearen aurrera eramatea bermatzeko", gaineratu du.