Mundua -
Mediaset auzia
Silvio Berlusconiri lau urteko espetxe-zigorra baieztatu diote
Mediaset auzian, filmen salerosketan iruzur fiskala egiteagatik Italiako lehen ministro ohia zigortu du Milango auzitegi batek.
Erredakzioa
Mediaset auzian, filmen salerosketan iruzur fiskala egiteagatik Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiari lau urteko kartzela-zigorra ezarri diote gaur.
2012ko urriaren 26an igorritako epaia berretsi du Milango epaitegiak erabakiarekin.
Azken sei hilabeteetan epaitegiek Il Cavaliere-ri ezarritako hirugarren zigorra da. 2012ko urrian Mediaset auziko lehen zigorra ezarri zioten, eta 2013ko martxoan Unipol auziagatik urtebeteko espetxe-zigorra ezarri zioten.
Lehen ministroak helegitea aurkeztu zuen, baina alferrikakoa izan da; izan ere, aurreneko zigorra berretsi dute auzitegiek.
Alessandra Galli magistratuak zuzendutako Milango auzitegiak lau urteko kartzela-zigorra eta bost urteko gaitasungabetzea berretsi ditu. AEBetako filmen salneurria puzteagatik zigortu dute. Gainera, dirua atzerrira eramatea egotzi diote.