Mundua -
Bahiketak
Bahiketa batetik bizirik atera diren emakumeen kasu harrigarrienak
Elizabeth Fritzl, Natascha Kampusch, Sabine Dardenne eta Laetitia Delhez mundua hunkitu duten kasuen protagonistak dira.
Erredakzioa
Elizabeth Fritzl. 1984. urtean, 18 urterekin giltzapetu zuen bere aitak, Josef Fritzlek, etxe azpian egindako zulo batean. 24 urtez egon zen bertan, eta aitak behin eta berriz bortxatu zuen. Bortxaketa horien ondorioz, 7 haur izan zituen. 2008an amaitu zen amets gaiztoa Elizabethentzat eta Josef Fritzeli, Amstetteneko munstroari, biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten.
Natascha Kampusch. 2006an ezagutu genuen bere kasua, bahitzaile eta bortxatzailearengandik ihes egitea lortu zuenean. 10 urte zituela eskolara bidean zihoala hartu zuen gatibu. Ia 8 urtez egon zen leihorik gabeko gela batean, abusuen biktima. Bahitzaileak, bere buruaz beste egin zuen neskatoak bere kasua kontatu zuenean.
Sabine eta Laetitia. Marc Dutrouxek bahitu zituen 12 eta 14 urte zituztenean. Aurretik beste 4 neskato ere giltzapetu zituen. Horietako bi hil eta etxe ondoan lurperatu zituen. Beste biak, goseak jota hil zirela uste da.
1995 eta 19996 artean gertatu ziren kasu hauek Belgikan eta biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten. Sei neskato bahitzeagatik eta bortxatzeagatik kondenatu zuten; An (17 urte) eta Eefje (19 urte) hiltzeagatik eta 8 urteko Julieren eta Melissaren heriotzaren arduraduna izateagatik. Sabine eta Laetitia soilik erreskatatu zituzten bizirik.