Mundua -
Ghansor hirian
Lau urteko neskato bat bortxatu eta hil dute Indian
Neskatxa Ghansor hiriko (Madhya Pradesh estatua) etxetik ateratzeko limurtu zuten apirilaren 17an, eta hurrengo egunean gurasoek odolez beterik aurkitu zuten.
Erredakzioa
Lau urteko neskato bat bortxatu zuten apirilaren 17an, eta India erdialdeko errausketa-labe batetik gertu utzi zuten erasotzaileek. Biktima astelehenean hil zen bihotzekoak jota, ospitaleko agintariek astearte honetan jakitera eman dutenez.
Neskatxa Ghansor hiriko (Madhya Pradesh estatua) etxetik ateratzeko limurtu zuten apirilaren 17an, eta hurrengo egunean gurasoek odolez beterik aurkitu zuten, Poliziak azaldu duenez.
Bahitzaileak biktima limurtzea lortu zuen, denda batean platanoak erosiko zizkiola aginduta, Poliziaren arabera.
27 urteko Firoz Jan atxilotu du Poliziak. Atxilotuak Jhabuako energia lantegi batean lan egiten zuen soldatzaile gisa. Bestalde, 25 urteko Rakesh Chaudhary atxilotu dute ustez biktima bortxatzaileari entregatzeagatik, The New York Times egunariaren arabera.
Eraso ugari
18 urtez beherakoen kontrako sexu-erasoek gora egin dute Indian 90ko hamarkadatik aurrera. Hamar urtez beherakoen aurkako erasoak bikoiztu dira 1990tik 2011ra arte: 857.
Gazte ugari bortxatu dituzte apirilean, New Delhin, Poliziak jakinarazi duenez. Hilabete hasieran bost urteko neskato bat bortxatu zuten Indiako hiriburuan.