Mundua -

Gobernu berria

Enrico Letta Italiako lehen ministroak karguaren zina egin du

Ministro berriek karguaren zina egiten zuten bitartean, tiroketa bat jazo da kanpoan eta hiru lagun zauritu dira. Koalizio Gobernu berriak Italiako paralisi politikoa gainditzea izango du helburu.

Enrico Letta Italiako lehen ministro berria eta Mario Monti lehen ministro ohia. Argazkia: EFE
Enrico Letta Italiako lehen ministro berria eta Mario Monti lehen ministro ohia. Argazkia: EFE
Enrico Letta Italiako lehen ministro berria eta Mario Monti lehen ministro ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrico Letta Italiako lehen ministro berriak karguaren zina egin du igande honetan. Lettak 46 urte ditu, eta Alderdi Demokratikoko kidea da. Quirinal Jauregian 09:30ean abiatutako ekitaldian, Lettak eta gainerako ministro berriek (profil teknikoko hainbat emakume eta gizonezko) karguaren zina egin dute.

Alderdi Demokratiko, Silvio Berlusconiren Askatasunaren Herria eta Mario Montiren Hiri-hautaketa alderdien kideak dira ministro berriak.

Tiroketa

Bestalde, Gobernuko egoitzaren aurrean, Quirinal Jauregitik kilometro erdira, izandako tiroketa batek karguaren zina lohitu du. Gauzak horrela, 46 urteko Italiako hegoaldeko herritar batek tiro egin du eta bi polizia eta haurdun dagoen emakumezko bat zauritu ditu.

Hainbat adituk diotenez, Italiak pairatzen duen tentsio-giroak bultzatutako ekintza izan da. Hala ere, ekitaldiak berdin jarraitu du, eta zina egin ostean helarazi diete berria ministroei.

Gobernu berria

Azken bi hilabetetan negoziatzen egon ostean, Errepublikaren presidenteak emandako agindua bete eta Gobernu berria osatzea lortu zuela iragarri zuen Lettak larunbat honetan. Koalizio Gobernu berriak Italiako paralisi politikoa gainditzea izango du helburu.

Lettak eman beharko duen hurrengo urratsa Parlamentura jotzea izango da, diputaturen babesa eskatzeko. Hala ere, litekeena da bertan oniritzia jasotzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea