Mundua -
Bostongo atentatuak
Tsarnaev, biziarteko kartzela-zigorra edo heriotza-zigorra
Erruduntzat jo ezkero, Bostongo atentatuen ustezko egileak biziarteko kartzela-zigorrari bakardadean egin beharko dio aurre, Justiziari laguntzen baldin badio.
Erredakzioa
Erruduntzat jo ezkero, Dzhokhar Tsarnaev, Bostongo atentatuen ustezko egileak biziarteko kartzela-zigorrari bakardadean egin beharko dio aurre, Justiziari laguntzen baldin badio. Hala ere, Justiziarekin kolaboratu ezkero heriotza-zigorra saihestu dezake Tsarnaevek.
Akusazioaren arabera, Tamerlan hildako anaiari Bostongo maratoiaren helmugara jarraitzeko balio izan zitzaizkion uste sendoetan egongo da gakoa; izan ere, hiru pertsona hil eta 280 baino gehiago zauritu zituzten bi lehergailuak jarri zituztela argi dago.
19 urteko Dzhokhar erasoen egilekidea izatea leporatu diote AEBetako agintariek, 26 urteko anaiarekin batera. Fiskaltzak aurreratu duenez, biziarteko kartzela-zigorra edo heriotza-zigorra bilatuko dute.
Fiskaltzak erasoetako unearen milaka argazki eta bideo ditu. Ondorioz, akusatua erruduntzat jotzeko froga ugari dituela uste du Fiskaltzak.