Mundua -

87 urte ditu

Italiako presidente karguaren zina egin du Giorgio Napolitanok

Seigarren bozketan hautatu dute, eta kargua bigarrenez hartzen duen Italiako lehen presidentea da. ''Gor egotea'' egotzi die alderdi politikoei lehen hitzaldian.

Giorgio Napolitanok zin egin du, eta Italiako presidente da berriro ere

1:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako presidente karguaren zina egin du Giorgio Napolitanok (87 urte) astelehen honetan, Italiako Parlamentuan egin duten ekitaldian.

Joan den larunbatean aukeratu zuten Napolitano Italiako presidente, seigarren bozketan. Beste hautagai bat aukeratzeko ezintasunaren aurrean, karguari eusteko eskatu zioten alderdi gehienek, eta, hala, bigarrenez jarraian aukeratu dute Napolitano Italiako presidente. Kargua errepikatzen estreinako presidentea da Italian.

Zina egin ondoren, hitzaldia egin du Napolinok, eta gogor aritu da hauteskunde sistema bezalako funtsezko erreformak egin ez dituzten alderdi politiko nagusienen kontra. Halaber, ''gor egotea'' egotzi die alderdi politikoei, eta beren jarrerari eusten badiete dimisioa emateko zalantzarik izango ez duela ohartarazi die.

Munduaren aurrean Italiak ''batasun irudia eman behar duelako'' eta ezetz esan ezin zuelako hartu du kargua, Napolitanok berak azaldu duenez, eta parlamentariei ''norbere buruarekin barkabera izateko'' txaloak ematea leporatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea