Mundua -

Azken bost egunetan

Ehun lagunetik gora hil dira Siriako erregimenak eraso egin eta gero

Damasko inguruan gertatu dira norgehiagokak eta bonbardaketa asko egon dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehun lagunetik gora hil dira Yodeda al Fadl herrixkan, Damasko inguruan, azken bost egunetan Siriako erregimenaren indarrek egindako erasoetan, oposizioko taldeek jakitera eman dutenez.

Giza Eskubideen Siriako Behatokiak, Bertako Koordinazio Batzordeak eta Sham sareak esan dutenez, azken egunetan herrixkan bonbardaketa ugari egon dira, baita matxinoen eta Gobernuaren indarren arteko norgehiagoka oso latzak ere.

Damasko inguruko herriek jasaten dute indarkeria gehien eta egunero daude dozenaka hildako, aktibisten arabera.

Iazko abuztuan, 320 lagun hil ziren Daraya herrian, Damasko ondoan, erregimeneko indarrek bost egunetan egin zuten erasoan.

2011n Siriako gatazka hasi zenetik, 70.000 lagun baino gehiago hil dira, NBEaren datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea