Mundua -

Krisi politikoa

Italiako Gobernua eratzea lortzeko lanean hasi da jada Napolitano

Asteartean bilera-sorta berria hasiko du, alderdiei krisi politikotik ateratzeko duen plana helarazteko.

Giorgio Napolitano. EFE
Giorgio Napolitano.
Giorgio Napolitano. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giorgio Napolitano Italiako presidentea lanean hasi da jada Gobernua eratzea lortzeko asmoz. Era horretan, asteartean eredu berria helaraziko die alderdi politiko guztiei otsailean egin zituzten hauteskundeetatik duten krisi politikotik ateratzeko.

Seigarren bozketan, botoen % 75 eskuratu ostean, hautatu zuten Napolitano Italiako presidente. Alderdiek karguari eusteko erregutu zioten; izan ere, ez dira gai izan beste hautagai bat aukeratzeko.

Italian agintaldia errepikatu duen lehen presidentea da Napolitano. Astelehenean egingo du karguaren zina, eta orduan esango ditu "alderdien eskakizuna onartzeko jarritako baldintzak".

Era honetan, asteartean bilera-sorta berri bati ekingo dio. Krisi politikotik ateratzeko duen plana helaraziko die alderdi politiko guztiei. Otsailean egin zituzten hauteskundeetatik herrialdea krisian dago, alderdiek ez baitzuten Senatuan inbestituak izateko boto nahikoak lortu.

Komunikabideen arabera, baldintza gisa orain arte alderdiek jarritako betoak bertan behera uztea jarri omen du presidenteak.

"Buru argien kolpe txikia" izan dela dio Grillok

Bestalde, Beppe Grillo Bost Izar Mugimenduko buruzagiaren arabera, Giorgio Napolitano berrautatzea "buru argien kolpe txikia" izan da eta Silvio Berlusconi salbatzeko egin dutela uste du.

Horregatik, protesta gisa elkarretaratzea deitu du Erroman, "faboreen elkartrukea" izan dela iritzita eta "beste urtebete lapurtzen ari gaituztelako". Azkenik, eratuko den Gobernuak ez duela iraungo esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea