Mundua -

Krisi politikoa Italian

Giorgio Napolitano Italiako presidente hautatu dute berriro

Krisi politikoari eutsi ezinean dabil Italia. "Nire helburua Errepublikaren erakundeak sendotzea izango da", iragarri du Napolitanok. Karguaren zina datorren apirilaren 22an izango da.

Giorgio Napolitano Italiako presidente aukeratu dute berriro. Argazkia: EFE
Giorgio Napolitano Italiako presidente aukeratu dute berriro. Argazkia: EFE
Giorgio Napolitano aukeratu dute berriz Italiako presidente

1:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giorgio Napolitano Italiako presidente aukeratu dute berriro, alderdi politikoek hautagaitza berriro aurkezteko eskatu ostean. Presidentziako egoitzan egindako agerraldian Napolitanok azaldu duenez, "une erabakigarri honetan, proba zail baten aurrean nago".

Napolitanok, 87 urtekoa, 738 aldeko boza jaso ditu Italiako Parlamentuan egindako 6. bozketan (gehiengoa lortzeko 504 boto izan behar dira).

Napolitano maiatzaren 15ean amaitzera zihoan agintaldia, baina krisi politikoa ikusita, alderdi politikoek berriro hautagai izateko eskatu diote, ondorioz, aurkeztu egin da eta babes gehienak lortu ditu Parlamentuan.

Gauzak horrela, eskaera onartzeko ezarri dituen "baldintzak" astelehenean azalduko dituela iragarri du. "Nire helburua Errepublikaren erakundeak sendotzea izango da", iragarri du. Karguaren zina datorren apirilaren 22an izango da, 17:30ean (15:30ean GMT orduan).

"Herrialderako garai konplikatu honetan guztiek gorde beharko dituzte bere betebeharrak, "Errepublikaren erakundeak indartzeko asmoz", azpimarratu du presidenteak.

Italiako Errepublikaren 12. presidente bihurtu da Napolitano, eta zazpi urteko agintaldia berriro egingo duen lehena izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea