Mundua -

Gobernu-osaketa

Italiako presidente berriro izatea onetsi du Napolitanok

Alderdi politikoek eskatu diotenari men egiteko betebeharra duela azaldu du Italiako presidenteak.

Giorgio Napolitano, Italiako presidentea. Argazkia: EFE
Giorgio Napolitano, Italiako presidentea. Argazkia: EFE
Giorgio Napolitano, Italiako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berriro Italiako presidente izateko hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du Giorgio Napolitanok, alderdi politikoek eskatutakoari men eginez. Arratsaldean egingo dute seigarren bozketa Italiako parlamentuan, eta litekeena da gehiengoak bere aldeko hautua egitea, eta Napolitano datozen 6 urteetarako presidente izendatzea. Estatuburuak 88 urte beteko ditu ekainean.

Napolitanok oharra kaleratu du, eta alderdi politikoen proposamena onartzeko izan dituen arrazoiak azaldu ditu. "Alderdi politikoek eskatu didaten eginkizuna betetzeko betebeharra dut", azaldu du. Gaineratu duenez, ezin du alboratu herrialdearekiko duen ardura.

Goizean bilera egin dute Giorgio Napolitanok, Pier Luigi Bersani Alderdi Demokratako hautagai ohiak, Silvio Berlusconi Askatasunaren Herria alderdiko buruzagiak, Mario Monti jarduneko lehen ministroak eta beste hainbat alderdi politikotako ordezkariek.

Napolitanok azaldu duenez, guztiek ere nabarmendu dute garrantzitsua dela Italiako parlamentuak batasun eta kohesio eredua ematea. Hori dela eta, bileran bildutakoek eskatu omen diote bere hautagaitza ez aurkezteko hartutako erabakia berriz pentsatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea