Mundua -
Polizia-operazioa
Bostongo erasoaren ustezko egileak jatorri txetxeniarrekoak dira
Antza denez, bi susmagarriak, 19 eta 20 urteko anaiak dira. Poliziak jakinarazi duenez, horietako bat hil egin da eta besteak ihes egitea lortu du.
Erredakzioa
Bostongo atentatuaren ustezko egileak jatorri txetxeniarrekoak dira, NBC telebista kateak jakinarazi duenez.
Joan den astelehenean maratoian izandako erasoaren susmagarriak AEBetan legez bizi ziren 19 eta 20 urteko bi anai dira.
Erasoaren bi susmagarrietako bat Dzhokhar Tsarnaev izeneko gaztea da, Cambridgen bizi da, Massachusetteseko Teknologia Institutua dagoen tokian, alegia. Bart gauean tiroketa izan da bertan, eta agente bat hil egin da.
NBC telebista kateak adierazi duenez, Dzhokhar 19 urteko gaztearen bila ari da Polizia, bere anaia, berriz, Poliziarekin izandako tiroketa batean hil da.
Antza denez, bi anaiek urtebete inguru zeramaten AEBetan bizitzen eta NBCren arabera, litekeena da formakuntza militarra jasota izatea.