Mundua -

Bozketa

Estatuburua hautatzeko bigarren jardunaldia, Italian

Lehen bi bozketetan, ez dute Franco Marini hautagaia aukeratu, Alderdi Demokrata progresistaren eta Askatasunaren Herriko kontserbadoreen babesa zuen arren.

Giorgio Napolitano Italiako presidentea. Argazkia: EFE
Giorgio Napolitano Italiako presidentea. Argazkia: EFE
Giorgio Napolitano Italiako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Georgio Napolitano ordezkatuko duen estatuburua aukeratzeko bozketen bigarren jardunaldia egingo dute gaur, Italiako Parlamentuan.

Lehen bi bozketetan, ez dute Franco Marini hautagaia aukeratu, Alderdi Demokrata progresistaren eta Askatasunaren Herriko kontserbadoreen babesa zuen arren.

Alderdi Demokratikoan, denak ez daude Mariniren alde; izan ere, alderdikide batzuen ustez, kristau-demokrata ohia ez da Italiak behar duena. Beste batzuek, ordea, ez dute onartzen Berlusconirekin akordioa eginda izendatu izana.

Lehen bozketa 10:00etan izan da, eta bigarrena 15:30ean izango da, baina bihar arte ere atzera lezakete, Alderdi Demokrataren proposamena onartzen badute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea