Mundua -
Omenaldia Bostonen
Obama: 'Topatu eta justiziaren aurrera eramango zaituztegu'
"Boston, ez dut zalantzarik, berriro korrika egingo duzu, berriz korrika egingo duzu", errepikatu du AEBetako presidenteak Bostoneko erasoen biktimei egindako omenaldian.
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidenteak Bostongo maratoian egindako erasoaren arduradunei abisu argia eman die: "Aurkitu eta justiziaren aurrera eramango zaituztegu".
Santa Cruz katedralean egindako zeremonian, terroristek AEBetako balioei eraso egin nahi bazieten, "hiriz okertu" direla ziurtatu du presidenteak.
Hitzaldi hunkigarrria eman du agintariak jendez lepo zegoen tenpluan. Abertzaletasunaren balioak gogorarazi ditu AEBetako presidenteak, eta Boston munduari zabalik bizi den hiria dela esan du.
"Hiriaren arimari dei egiteko gaude hemen", ziurtatu du Obamak, Boston herrialdeko balioen ikurra baita.
AEBetako presidentea hitzaldian. EFE
Bostonek "bere bihotza munduari zabaltzen dio beti... arraza guztietako gizonei", goraipatu du agintariak, hiriko maratoiaren antolatzaileek demostratu bezala.
"Boston, ez dut zalantzarik, berriro korrika egingo duzu, berriz korrika egingo duzu", errepikatu du Obamak txaloen artean.
Zeremoniako une bat. EFE
Bi susmagarriren irudi argiak
Bestalde, Bostoneko maratoiaren helmugatik gertu bi motxila beltz zeramatzaten bi pertsona susmagarriren irudi argiak dituzte AEBetako agintariek. Irudiak bi leherketak jazo baino minutu batzuk lehenago grabatu zituzten kamerek, Boston Globe egunkariak jakitera eman duenez.
Ikerketako iturriek egunkariari azaldu diotenez, agintariek irudiak ostegun honetan zabalduko omen dituzte herritarrei laguntza eskatzeko, bi susmagarriak identifikatzeko.
Bi pertsonak bi bideo desberdinetan agertzen direla azaldu dute iturriek, bakoitza lehergailuak eztanda egin zuten zonatan.
Gainera, irudi onenak Boylston kaleko kamera batek grabatu dituela azaldu dute. Lord and Taylor dendako eta mugikorretako grabaketak ez dira hain garbiak.