Mundua -
Sarean
Kirolariek babesa erakutsi diete Bostongo biktimei
Pau Gasolek, Calderonek, Gebrselassiek eta Jorge Lorenzok utzi dituzte, besteak beste, mezuak Twitterren.
Erredakzioa
Kirolari puntakoenek Bostoneko leherketetako biktimei babesa eskaini nahi izan diete. Gutxienez hiru pertsona hil dira, tartean 8 urteko ume bat, eta 140dik gora zauritu Bostoneko maratoian jazotako hainbat leherketatan, Massachusettsen (AEB).
Kirolari puntakoenek Bostongo leherketetako biktimei babesa eskaini nahi izan diete. Gutxienez hiru pertsona hil dira, tartean 8 urteko ume bat, eta 140tik gora zauritu Bostongo maratoian izandako hainbat leherketatan, Massachusettsen (AEB).
Pau Gasol eta Jose Manuel Calderon NBAko jokalariak izan dira Twitterren mezua uzten lehenengoak.
"Inoiz ez ditut horrelakoak ulertuko", gaineratu du Baskoniako jokalari ohiak.
Korrikalari profesionalek ere atsekabetuta daudela adierazi dute. "Korrika egiteak jendea elkartzen du, baina Bostonen gertatutakoa ikaragarria da. Nire pentsamenduak Bostoneko jendearekin daude", esan du Haile Gebrselassie etiopiarrak.
Carles Castillejo maratoi korrikalariak ere babesa eskaini die kaltedunei: "Irudi ikaragarriak Bostoneko maratoian izan diren leherketetakoak. Pertsona gaiztoa izan behar da...".
"Oso tristea iruditzen zait kirol ekitaldiak terrorismoarentzat erabiltzen jarraitzea. Tamalgarria Bostonen gertatutako!", adierazi du Jorge Lorenzok, Twitterren.
Kirolariez gain, AEBetako hainbat artistak ere salatu dituzte gertakariak.
Horrela, Britney Spearsek, Kim Kardashianek eta Chris Brownek, besteak beste, Twitter erabili dute biktimei babesa eskaintzeko.