Mundua -
Teknologia berrien arriskua
Gazte baten suizidioak jazarpenaren gaineko eztabaida piztu du Kanadan
Bi urtez eskola jazarpena eta ziberjazarpena pairatu omen ditu. Hilabete batzuk lehenago salaketa aurkeztu zuen familiak, baina froga nahikorik ez zegoela ebatzi zuen Poliziak.
Erredakzioa
17 urteko kanadar batek bere buruaz beste egin du, bi urtez eskola jazarpena eta ziberjazarpena pairatu ostean. Gazte honen suizidioak berriz ere mahai gainean jarri ditu Kanadan, jazarpenaren arazoa eta sare sozialen papera.
Antza denez, 15 urte zituela mutil talde batek bortxatu egin zuen, eta, gutxira, bortxaketaren uneko argazkiak zabaldu zituzten eskolan erasotzaileek.
Geroztik, gazteak ez omen du bakerik izan, eta etengabe ikaskideen irainak eta isekak jasan behar izan ditu.
Familiak salaketa jarri zuen, baina Poliziak ez zuen neurririk hartu froga nahikorik ez zegoela ebatzita.