Mundua -

Biriketako infekzio batengatik

Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohia ospitaleratu dute berriro

Mandelak duen biriketako infekzioak okerrera egin du, Hegoafrikako Presidentetzak jakinarazi duenez.

Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohia. Argazkia: EFE
Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohia. Argazkia: EFE
Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohia ospitaleratu dute

0:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohia ospitaleratu dute berriro asteazken honetan, "gau erdia baino lehen, biriketako infekzioak okerrera egin ostean", webgunean argitaratutako ohar baten bidez Hegoafrikako Presidentetzak jakinarazi duenez. Dena den, bere kordean dagoela gaineratu dute iturri berberek.

"Mediku-taldean konfiantza osoa dugu, eta Mandela sendatzeko beharrezkoa den guztia egingo duelakoan gaude", adierazi du Jacob Zuma Estatuko buruzagiak, "izan ere, tratamendu mediku onenak ari da jasotzen".

"Madiba (Mandelaren izengoitia) laster sendotzea espero dut", esan du Zumak. Halaber, Mandelaren osasunagatik otoitz egiteko eskatu die "hegoafrikarrei eta munduari".

27 urte espetxeratuta

Azken bi urteetan bost aldiz egon da Mandela ospitalean. Madibak 67 urte eman zituen "apartheid"en aurka borroka egiten. Horren ondorioz, 27 urte eman zituen espetxean eta kartzelaldiaren ostean du osasun arazoak biriketan.

Martxoaren 9an berriro ospitaleratu zuten froga medikuak egiteko, eta emaitzak onak izan ziren.

Mandelak Nobel Bake saria irabazi zuen 1993an. Giltzurrun-kalkuluak zituenez, abenduan ebakuntza egin zioten, baina biriketako arazoek bultzatuta, bi aste eman zituen ospitalean eta horrek bere heriotzaren gaineko zurrumurruak zabaldu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea