Mundua -

Hauteskundeak Italian

Berlusconik zentro-ezkerrarekin ituna egiteko aukera aipatu du

Lehen ministro ohiak aitortu du "gogoeta" egingo duela horren inguruan, baina erabat baztertu du Montirekin akordioa egitea, jasan duen porrotak agerian uzten duelako italiarrak ez zeudela gustura.

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia. Argazkia: Efe
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia.
Murrizketen aurkako botoak Gobernu sendoa osatzea zaildu du Italian

2:44

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiak hauteskundeetako garaipena aitortu dio Pierluigi Bersaniren zentro-ezkerreko alderdiari eta erabat baztertu du Mario Monti egungo gobernuburuaren alderdi zentristarekin ituna egitea, hauteskundeetan lortutako emaitza txarrek agerian uzten baitute, Berlusconiren esanetan, italiarrak ez zeudela gustura haren murrizketa politikarekin.

Berlusconik esan du "gogoeta" egingo duela zentro-ezkerrarekin akordioa lotzearen inguruan, eta ohartarazi du Italiak "agintea behar" duela, eta ondorioz, alderdi guztiek egin behar dutela "sakrifizioren bat".

"Italiaren onurarako, denok egin behar ditugu sakrifizioak. Ez dut uste Italia gobernatzea ezinezkoa denik", gaineratu du.

Berlusconik adierazpen horiexek egin ditu Canale5 telebista-katean igandean eta astelehenean Italian egindako hauteskundeek gobernua osatzeko utzi duten panorama zailaren harira.

Bestalde, buruzagi italiarrak esan du ez duela kezkatzen burtsak hauteskundeen emaitzen aurrean izan duen erreakzioak.

Grillok esan du botoa legez legez erabakiko dutela

5 Izar Mugimendua (M5S) alderdiko Beppe Grillo umoristak esan duenez, ez dizkiote Gobernu berria babesteko aukerari ateak itxiko, baina ez dute itun zehatzik egingo. Hala, botoa legez legez erabakiko dutela aurreratu du Grillok.

''Legez lege eta erreformaz erreforma ikusiko dugu. Ez gaude munduaren kontra, eta gure programarekin bat egiten duen proposamenik baldin badago, aztertu egingo dugu'', azaldu du.

5 Izar Mugimendua hirugarren geratu da Italiako hauteskundeetan, Mario Montiren aurretik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea