Mundua -
Erantzun ofiziala
Kataluniaren 'estatusa' Espainiaren barne-arazoa dela diote AEBek
Etxe Zuriak Kataluniaren inguruko adierazpen ofiziala egin behar izan du, 33.000 pertsonak sinatutako eskaera jaso ondoren. Sinatzaileek Kataluniarentzako babesa eskatzen zuten.
Erredakzioa
Etxe Zuriaren arabera, Kataluniaren "estatusa" Espainiako barne-arazoa da eta Espainiako herria eta Gobernua dira egoerari konponbidea aurkitu behar diotenak, legeari eta Konstituzioari jarraituta.
AEBetako Presidentetzak adierazpen ofiziala egin behar izan du 33.000 pertsonak Kataluniak "bere etorkizuna erabakitzearen alde" egiteko eskaera aurkeztu ondoren.
"AEBek Kataluniako lurraldearen aparteko kultura eta tradizioa aintzat hartzen dituzte, baina Kataluniako estatutaren kontua Espainiaren barne-arazoa dela uste dute", esan dute Caitlin Hayden Segurtasun Nazionaleko Batzordeko Etxe Zuriko bozeramaileordeak sinatutako oharrean.
Bukatzeko, AEBetako Presidentetza itxaropentsu agertu da "Espainiako herriak egoera legeei eta Konstituzioari jarraituta konponduko duela" esanda.