Mundua -

LEHEN MINISTRO BRITANIARRA

Cameronek uko Erresuma Batuak EBn jarraitzearen inguruan galdetzeari

Lehen ministro britainiarra, ordea, Londresen eta Bruselaren arteko erlazioa berriz aztertzeko prest agertu da, subiranotasun handiagoa izatearren.

David Cameron, lehen ministro britainiarra. Argazkia: Eitb
David Cameron, lehen ministro britainiarra. Argazkia: Eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron lehen ministro britainiarrak uko egin dio Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitzearen inguruko erreferenduma egiteari. Dena den, Londresen eta Bruselaren arteko harremana berriz aztertzeko prest agertu da, subiranotasun handiagoa izatearren.

Lehen ministroaren esanetan, “Erresuma Batua ez da kolapsatuko Europar Batasuna utziz gero”, baina, hala eta guztiz ere, Erresuma Batua Batasunean egotea ezinbestekotzat jo du.

Cameronen hitzetan, akordio berri bat lortzeko, beharrezkoak dira Erresuma Batuaren eta EBren arteko negoziaketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea