Mundua -
Chavezen inbestidura
'Chavezek jardunean jarraitzen du; inbestidura formalismo hutsa da'
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteordeak esan duenez, nahiz eta karguaren zina urtarrilaren 10ean ez egin, egun horretan bertan "hasiko da garai konstituzional berria".
Erredakzioa
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteordeak adierazi duenez, baliteke urtarrilaren 10erako aurreikusita dagoen Hugo Chavezen inbestidura atzeratzea, presidentearen osasun egoerak okerrera egin duelako.
"Konstituzioak dioenez, Batzorde Nazionalaren aurrean karguaren zina egitea formalismo bat baino ez da", azaldu du Madurok, "eta nahiz eta Chavez egun horretan ez azaldu, garai konstituzional berriari emango diogu hasiera. Chavezek jardunean jarraitzen du, eta Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean karguaren zina egiteko unea zehaztuko dugu aurrerago".
Gauzak horrela, urtarrilaren 10ean Hugo Chavezen presentzia "formalismo hutsa" dela azpimarratu presidenteordeak. "Konstituzioak eskainitako baimenak babesten du Chavez bertan ez egotea", azaldu du Madurok, "Venezuelako Konstituzioko 231. artikuluak karguaren zina egiteko nolabaiteko malgutasuna eskaintzen duelako".