Mundua -

Senatuaren ikerketa

Bin Laden topatzeko CIAk torturak erabili zituen ikertuko dute

'Zero Dark Thirty' pelikulak CIAk torturak erabili zituela erakutsi eta gero hartu dute erabakia.

Zero Dark Thirty, Bin Ladeni buruzko filma. EFE
Zero Dark Thirty, Bin Ladeni buruzko filma. EFE
Zero Dark Thirty, Bin Ladeni buruzko filma. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Senatuak CIAk Osama Bin Laden Al Kaidako burua zena harrapatzeko erabili zituen teknikak ikertuko ditu. Izan ere, Zero Dark Thirty (La noche mas oscura) Katheryn Bigelowen pelikulak torturak erabili zituztela erakusten du.

Duela bi hilabete filma "zehatza" ez dela esan zuten bi senatarik ikerketa abiatuko dutela iragarri dute orain, Bigelow eta Mark Boal gidoilaria informazio sekretuaz baliatu ote ziren argitzeko.

"Pelikularen arabera, CIAren galdeketa teknika hertsatzaileak baliagarriak izan ziren Osama Bin Ladenen 'mezularia'ri buruzko informazio garrantzitsua lortzeko. CIAren txostenak aztertu ditugu, eta badakigu hori ez dela zuzena", gaineratu dute.

Hain zuzen ere, aipatu senatariak Dianne Feinstein Inteligentzia Batzordeko presidentea, Carl Levin Indar Armatuen Batzordeko presidentea eta John McCain dira. Lehenengo biak demokratak dira; hirugarrena, errepublikanoa.

Michael Morell CIAren jarduneko zuzendaria pelikulatik aldentzen saiatu zen duela bi aste, senatariei igorritako gutun batean: "Zero Dark Thirty dramatizazioa da; ez gertatutakoaren kontakizun erreala".

Morellek aitortu egin zuen "hainbat informazio galdeketa teknika hertsatzaileen bidez" lortu zituztela, baina beste hainbat "iturri" ere izan zituztela erantsi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea