Mundua -

Senatuan

Epea agortuta lortu dute AEBetan 'amildegi fiskala' ekiditeko akordioa

Demokraten eta errepublikarren arteko itunak Kongresuaren babesa lortu behar du orain. Bilera arratsaldean egingo dute eta oniritzia lortzeko zenbait oztopo gainditu beharko ditu.

Akordioak zenbait arazo gainditu beharko ditu Kongresuaren oniritzia lortzeko. Efe.
Akordioak zenbait arazo gainditu beharko ditu Kongresuaren oniritzia lortzeko. Efe.
Epea agortuta lortu dute AEBetan 'amildegi fiskala' ekiditeko akordioa

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Senatuak 'amildegi fiskala' delakoa saihesteko akordioa onartu du astearte honetan, epea bi orduz gaindituta. Ondorioz, zergen igoera handia eta zenbait murrizketa saihesteko urrats garrantzitsua eman dute.

Ordu batzuk lehenago, Kongresuko errepublikarren eta demokraten ordezkariek akordioa lortu dute azken momentuan. Orain, akordio hori Ordezkarien Ganberak onartu behar du, eta hor oztopo gehiago aurkitu ditzake. Ziurrenik gaur bertan onartuko dute. Bilera 12:00etan hasiko dute (18:00ak Euskadin).

Nahiz eta akordioa epez kanpo onartuko duten, gaur jaieguna delako AEBetan, oniritzia jasota neurri fiscal oso gogorrak indarrean sartzea saihetsuko dute; tartean, azken 50 urteetako zerga igoerarik handiena.

Baina akordioaren eragina erabatekoa izateko Kongresuaren oniritzia behar dute, eta Ganbera errepublikarren eskuetan dago. Gainera, errepublikarrak kexu dira euren iritziz Obamak interes gutxi azaldu duelako Gobernuaren gastuak eta defizita murrizteko.

Akordioa "lehenbilehen" onartzea nahi du Obamak

Barack Obama AEBetako presidenteak akordioa "lehenbailehen" onartzeko eskatu dio Ordezkarien Ganberari.

Obamaren hitzetan, akordioak "estatubatuarren % 98 eta negozio txikiak dituztenen % 97 zerga igoeratik babesten ditu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea