Mundua -

Interneten publikatu dute

Armak erabiltzeko baimena dutenen mapak iskanbila sortu du AEBetan

"Gaizkileentzako informazio oso egokia da. Zergatik ez dute zeozer baliagarria egiten eta legez kanpoko armak non dauden bilatu?", kritikatu du erabiltzaile batek.

Mapa Interneten zabaldu du The Journal News egunkariak, New Yorkeko bizilagunen datuekin.
Mapa Interneten zabaldu du The Journal News egunkariak, New Yorkeko bizilagunen datuekin.
Mapa Interneten zabaldu du The Journal News egunkariak, New Yorkeko bizilagunen datuekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egunkari batek armak izateko baimena duten New Yorkeko ehunka bizilagunen mapa publikatu du Interneten, eta sekulako polemika sortu da, Newtowneko sarraskia izan zenetik bi aste eskas pasa direnean.

Mapa duela lau egun publikatu zuten eta Westchester eta Rockland konterrietako bizilagunen izenak erakusten ditu. Publikatu zenetik, datu horiek ezagutzera ematea beharrezkoa den ala ez eztabaidatzen ari dira Interneten milaka herritarrek.

Abenduaren 14an, Adam Lanza 20 urteko gazteak sarraskia egin zuen Newtowneko eskola batean, Connecticut estatuan; 26 pertsona hil eta 20 zauritu zituen tiroz, mapan agertzen diren konterrietatik hurbil.

The Journal News egunkariak publikatutako mapan, pistola edo errebolber bat erabiltzeko baimena dutenen izen-abizenak eta helbidea ikusteko aukera ematen du. Horrekin batera, azken bost urteetan arma laburra erosi dutenen zerrenda ere agertzen da.

Erabiltzaileen kexak

Interneteko erabiltzaile asko kexu agertu dira, euren ustez mapan agertzen diren datuek armak izateko legezko baimena izatea krimena dela ematen duelako, edota informazio pribatua publiko egin duelako.

Erabiltzaile batek, esaterako, honakoa esan du: "Orain mundu guztiak daki legezko armak non dauden, gaizkileentzako informazio oso egokia, zergatik ez dute zeozer baliagarria egiten eta legez kanpoko armak non dauden bilatu?"

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea