Mundua -

Murrizketen beldur

Newtowneko sarraskiak armen eskaera handitu du AEBetan

Hiru egunetan gurrengo hiru urte eta erdian saltzea espero zuten munizio guztia saldu dute.

AEBetako Gobernuak armak izateko eskubidea murriztearen beldur dira hainbat herritar. EITB.
AEBetako Gobernuak armak izateko eskubidea murriztearen beldur dira hainbat herritar. EITB.
AEBetako Gobernuak armak izateko eskubidea murriztearen beldur dira hainbat herritar. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Newtowneko sarraskiaren ondoren, AEBetako Gobernuak armak erosteko eskubidea murrizteko asmoa agertu du, eta, asmo hori gauzatzeari dioten beldurraren ondorioz, hainbat herritar armak erosteari ekin diote.

Gauzak horrela, hurrengo hiru urte eta erdietan saltzeko zuen munizioa hiru egunetan oso-osorik saldu duela iragarri du Brownels armen osagarrien munduko hornitzailerik handienak.

Eskaerak gorea egin du nabarmen eta dagoeneko industriak arazoak ditu eskaera guztiei erantzuteko. Atzerapenek sortutako haserreari aurre egiteko, neguko ekaitzek bidalketak atzeratzen dituztela jarri du Pete Brownell Brownels enpresako zuzendariak bere Facebookean.

Lehen murrizketak

AEBetako zenbait lurraldetan armen salmentari murrizketak jartzen hasi dira dagoeneko. Cabela's hornitzaileak, esaterako, AR-15 erriflerik salduko ez duela iragarri du. Errifle mota hori izan zen, hain zuzen, Newtowneko sarraskian hiltzaileak erabili zuena.

Dick's Sporting Club konpainiak, berriz, arma guztiak kendu ditu Newtowneko dendatik eta AEBetako denda guztietan kirol-errifleen salmenta bertan behera utzi du.

Bestalde, Erriflearen AEBetako Elkarte Nazionalak iragan astean iragarri zuen armadun boluntarioak entrenatuko zituela AEBetako eskolak babesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea