Mundua -

'Zitala' zela esan zioten

Depardieuk Frantziako pasaporteari uko egin dio Belgikara joan ostean

Aktoreak esan duenez, Ayrault Frantziako ministroari pasaportea eta "inoiz erabili ez duen" osasun-txartela emango dio.

Depardieuk pasaporteari uko egin dio Belgikara joan eta gero
Depardieuk pasaporteari uko egin dio Belgikara joan eta gero
Depardieuk pasaporteari uko egin dio Belgikara joan eta gero

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerard Depardieu aktorea suminduta agertu da -arrazoi fiskalak direla medio- Belgikara joan dela jakin ostean jasotako kritikengatik. Gainera, berriz ere esan du ordaindu behar zituen zergak beti ordaindu dituela eta pasaporteari uko egin diola.

Le Journal du Dimanche egunkariari igorritako baina Jean-Marc Ayrault Frantziako lehen ministroari zuzendutako eskutitz batean adierazten duenez, pasaportea eta "inoiz erabili ez duen" osasun-txartela emango dio lehen ministroari. Ayraultek gogor kritikatu zuen Depardieu.

"Dagoeneko ez gara aberri berdinekoak, benetako europarra naiz, munduko herritarra, nire aitak betidanik erakutsi zidanez", erantzun dio Gobernuaren buruari. Depardieuk 42 urte eman ditu aktore lanetan (64 urte ditu), 170 film baino gehiagotan parte hartu du eta Frantziako zinemagintzako ospe handiko pertsonaia da.

Depardieu bereziki sumindu duena Ayraultek "zitala" zela esatea izan da, aktoreak Nechin Belgikako herrian (muga frantziarratik gertu) erosi du etxe bat eta bertan izango du bizilekua; lehen ministroak telebistako elkarrizketa batean bota zituen adierazpenok -ordu batzuk geroago hitzok zuzendu zituen-.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea