Mundua -
Ustelkeria delitua
Mubarakek 28 milioi euro zituen Espainian, ondasunetan
Poliziak 18,4 milioi blokeatu ditu. Espainiako finantza erakundeetako produktuetan, La Moralejan dauden 2 etxebizitzatan, Marbellako 7 jabetzatan eta goi mailako 5 ibilgailutan inbertituta zeuden.
Erredakzioa
Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiarekin, familiarekin eta haren Gobernuko goi kargu batzuekin erlazionatutako 28 milioi topatu dituzte, ondasunetan.
Poliziak 18,4 milioi blokeatu ditu. Espainiako finantza erakundeetako produktuetan, La Moralejan dauden bi etxebizitzatan, Marbellako zazpi jabetzatan eta goi mailako bost ibilgailutan inbertituta zeuden.
Ondasunak ustelkeria, fondo publikoak bidegabe erabiltzea edo bidegabe aberastea delituekin erlazionatua egon litezke.
Egiptoko agintariek ondasun higigarri eta higiezinak, kontu korronteak, elkarteak eta beste edozein jabetza aurkitzeko eskatu zuten. Horrela, badaezpadako neurriak eskatu ahal izango dituzte, 130 pertsonaren oinordetza eskubideak gauzatu aurretik.
Hala ere, ez da Espainian Mubarakekin zerikusia duten ondasunak topatu dituzten lehen aldia; izan ere, joan den ekainean ere, Mubarakekin erlazionatuta zegoen Husein Salem enpresaria atxilotu zuten. Ordutik, Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epailea Salem ikertzen ari da diru zuritzeagatik. Horrez gain, Salemen semea (Khaled Salem Ismail) eta Ali Evsen turkiarra ere atxilotu zituzten.
Egiptok Salemen eta seme-alaben estradizioa eskatu zuen eta hasiera batean agindua onartu zuten arren, azaroaren 20an Auzitegi Konstituzionalak enpresari egiptoarra estradizioa bertan behera utzi zuen (espainiar hiritartasuna zuelako), baina inputatu izaten jarraitzen du.