Mandela -

Mandelaren aldeko hileta

Hegoafrikako Gobernuak 'akatsa' aitortu du interpretearen auzian

Hendrietta Bogopane-Zulu Urrituentzako hegoafrikar ministrordeak argitu duenez, interpretea zeinu hizkuntza ikasteko eskola batean egon da, baina ez da interprete profesionala.

Interpretea, Mandela zenaren aldeko hiletan, Obamaren alboan. Argazkia: Efe.
Interpretea, Mandela zenaren aldeko hiletan, Obamaren alboan. Argazkia: Efe.
Interpretea, Mandela zenaren aldeko hiletan, Obamaren alboan. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegoafrikako Gobernuak joan den asteartean Nelson Mandela zenaren omenez ospatu zuten hileta elizkizuneko mintzaldiak gor-mutuen hizkuntzara ekartzen aritu zen interpretearekin "akats" bat egon zela aitortu du.

Hendrietta Bogopane-Zulu Hegoafrikako Emakume, Ume eta Urrituen ministrordeak egin du aitorpena, SABC Hegoafrikako telebista publikoan, Gorren Fererazioak "faltsutzat" hartu zuen interpreteaz galdetu diotenean.

Bogopane-Zuluren hitzetan, Exekutiboak ikerketa lanak abiatu ditu, estatu hiletaren segurtasun zebitzuek zergatik akreditatu ote zuten argitzeko, eta kontratatu zuen konpainia goizetik gauera desagertu dela erantsi du. "Segurtasun arrazoiak tarteko, ezin zen bertan egon, baina akreditazioa zuen", ekarri du gogora ministrordeak.

Gobernu ordezkariak, halere, interprete hori zeinu hizkuntza ikasteko eskola batean egon dela esan du, nahiz eta profesionala ez dela ere aitortu duen. "Kontzentrazioa galdu zuen. Ingelesa gehiegi izan zen berarentzat", adierazi du Bogopane-Zuluk.

Interpreteak xhosa du ama hizkuntza, Hegoafrikan hitz egiten diren ehun dialektoetako bat, Mandela zenaren tribuak erabiltzen duena, hain zuzen. "Egoerak gainez egin zion. Akatsik egin zuen? Bai", onartu du ministrordeak herrialdeak egunez egun hobetzeko saiakera egiten jarraituko duela esan aurretik.

"Ez dut uste herrialde gisa lotsatuta egon beharko ginenik", azaldu du. Izan ere, jarraibideen arabera, bi interprete aritu behar dira txandaka, hogei minuturo elkar ordezkatzen, kontzentrazioa ez galtzeko, haren azalpenaren arabera.

"Ez dugu nahi inork erasotzea", eskatu zuen minitrordeak". Gainera, "herritar xumeak gorrek egunero izaten dituzte oztopez konturatzen ari da", bota zuen.

Gaur goizean The Star hegoafrikar egunkariak argitaratu duenez, Thamsanqa Jantjie 34 urteko interpreteak elizkizunean eskizofrenia krisia izan zuela esan du.

Jantjiek egunkariko kazetariei azaldu dienez, joan den asteartean, FNB Johannesburgeko estadioan milaka pertsonaren aurrean zegoela, buruan ahotsak entzuten eta haluzinazioak ikusten hasi zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea