Mandela -
Mandelaren hileta
Castro, Obamari emandako bostekoaz: 'Pertsona zibilizatuak gara'
AEBko eta Kubako presidenteen arteko azken agurra 2000. urtean izan zen, Bill Clinton eta Fidel Castroren artean.
Erredakzioa
Raul Castro Kubako presidenteak garrantzia kendu dio Nelson Mandelaren hiletan Barack Obama AEBko presidentea agurtu izanari. Castrok eta Obamak bostekoa eman diote elkarri. Kubako presidenteak adierazi duenez, "biok pertsona zibilizatuak garelako agurtu dugu elkar".
Raul Castrok La FM Kolonbiako irratia-katean Johannesburgen ikusi ahal izan den irudi esanguratsuenetako baten inguruko adierazpenak egin ditu. "Zerbait esan didate horren inguruan", adierazi du munduari itzulia eman dion argazkiari buruz.
"Pertsona zibilizatuak gara", esan du Kubako presidenteak. "Nire hitzaldia irakurtzen baduzu, ikusi baduzu, horren inguruan ari da", gehitu du.
AEBko Gobernuko ordezkari batek CNN kateari adierazi dionez, bi presidenteen arteko topaketa ez zegoen "prestatuta", nahiz eta biek jakin ekitaldian elkarrekin topo egingo zutela.
AEBko eta Kubako presidenteen arteko azken agurra 2000. urtean izan zen, Bill Clinton eta Fidel Castroren artean.