Hugo Chavez -
Chavez hil ostean
Venezuelak apirilaren 14an egingo ditu Presidentetzarako hauteskundeak
Hauteskunde-kanpaina hamar egunekoa izango da, apirilaren 2tik 11era bitartean, eta errolda urriaren 7an erabilitako bera izango da, baita mahaikideak ere.
Erredakzioa
Venezuelak apirilaren 14an egingo ditu Hugo Chavezen ondorengoa hautatzeko Presidentetzarako hauteskundeak, Hauteskunde Batzorde Nazionaletik jakitera eman dutenez.
Tibinsay Lucena Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidenteak eman du dataren berri, eta herrialdea "une zailak" bizitzen ari dela nabarmendu du Chavezen heriotzaren ostean. Halere, Venezuelako demokraziaren "heldutasun politikoa" erakusteko aukera dela azaldu du, "egoera hau Konstituzioan aurreikusita dagoelako".
"Agintaldiak sortutako erakundeak horretarako prest gaudela uste dugu. Gure ekipo teknikoak prest daude (...). Apirilaren 14rako deitutako hauteskundeak erabat gauzatu daitezke", azpimarratu du.
Lucenak azaldu duenez, hauteskunde-egutegi osoa igandean bertan, martxoaren 10ean, hasiko da, hautagaiek izena emateko epea irekiko den egunean. Hori 48 ordutan amaituko da, astelehenean.
Asteartean hautagaien oposizioa zein izango den erabakiko da. Hauteskunde-kanpaina hamar egunekoa izango da, apirilaren 2tik 11era bitartean, eta errolda urriaren 7an erabilitako bera izango da, baita mahaikideak ere.
Maduro Venezuelako bitarteko presidente izendatu dute
Nicolas Maduro orain arteko Venezuelako presidenteordea bitarteko presidente izendatu dute ostiral honetan, Hugo Chavez presidentea hil zenetik lau egin igaro ostean. Karguaren zina Batzorde Nazionalean egin dute.
"Aske izateko prest dagoen herriaren zorroztasunez beteko eta betearaziko dugu", esan du Madurok."Herriak saria eman diezaiola", esan du Diosdado Cabello Batzorde Nazionaleko presidenteak, "Hugo Chavez Frias komandanteak ezarritako ildoei eutsiko die Venezuelak". Maduroren karguaren zinean hainbat diputatu, gobernadore eta Hegoamerikako zenbait buruzagi izan dira.
Halaber, Jorge Arreaza Zientzia eta Teknologia ministroa (eta Hugo Chavezen suhia) presidenteorde izendatu du Madurok.