Gizartea -

Gertaera

Gizon batek Berrizeko banku batean lapurtu du, pistola batez

Dirua lortu ostean, lapurrak ihes egin du, eta Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du hura non dagoen jakiteko. Lapurreta izan den unean ez zegoen bezerorik bertan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek banku batean lapurreta egin du, Berrizen (Bizkaia), pistola batez, osteguneko arratsaldeko lehen orduan. Dirua lortu ostean, lapurrak ihes egin du, eta Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du hura non dagoen jakiteko. Ez da kalte pertsonalik izan.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, lapurreta 14:00ak aldera izan da, Geltoki kalean dagoen bankuan, Berrizen.

Dirudienez, gizonezko bat sukurtsalera sartu da, eta eragiketa bat egin behar zuela plantak eginez, arma bat atera du poltsikotik, eta horrekin langile guztiak mehatxatu ditu, dirua ematea eskatzen zien bitartean. Horren ostean, ihes egin du.

Lapurreta izan den unean ez zegoen bezerorik bankuan, langileak bakarrik zeuden. Ez da inor zauritu eta Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du, lapurra identifikatzeko eta atxilotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea