Gizartea -
Argazki pribatuen lapurreta
Arartekoak Deustuko ustezko argazki-lapurreta ikertuko du
Jaurlaritzak "kezka" agertu du, eta gertatutakoa "oso harrigarria" dela gaineratu du.
Erredakzioa
Arartekoaren Haurtzaro eta Nerabezaro arloak ikertu egingo du Deustuko Unibertsitateko ikasleei argazki pribatuak ostu dizkieten eta ondoren haien baimenik gabe Interneten eta sakelako telefonoen bidez zabaldu dituzten.
Iñigo Lamarca Arartekoak azaldu duenez, ez zaie kexarik ezta salaketarik ere ailegatu, baina, hala ere, jardunez ikertuko dute, gertatuakoa argitzeko.
Horren esanetan, helburua balizko biktimen "intimitate eta duintasun eskubidea defendatzea" da.
Arartekoak sare sozialak positiboak direla adierazi du, baina gaizki erabiltzea arriskutsua izan litekeela ohartarazi du.
Jaurlaritza, "kezkatuta"
Bestalde, Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako jarduneko Hezkuntza sailburuak "kezka" agertu du, eta gertatutakoa "oso harrigarria" dela iritzi dio.
Sailburuaren esanetan, Deustuko Unibertsitatea ere "oso harrituta" dago, eta zer gertatu den ikertzen ari da.