Gizartea -
Unibertsitatea
Deustuko wifiak ez du informazioa eskuratzeko sarbidea eman
Unibertsitateak berak ohar batean azaldu duenez, ''ez dago zantzurik'' bertako wifi sareak informazioa eskuratzeko sarbidea eman duenik. Oraingoz, ''ez dago atxiloketarik''.
Erredakzioa
Deustuko Unibertsitateak ohar ofizial baten bidez argitu duenez, ''ez dago inolako zantzurik esateko Deustuko Unibertsitateko wifiak bertara konektatutako gailu elektroniko, telefono edoordenagailuetako informaziorako sarbiderik eman duenik''.
Egunean zehar, Deustuko Unibertsitateko zenbait ikasleren argazki eta bideo pertsonalak ustez sarean zabaldu direla jakinarazi dute hainbat lagunek, eta, informazio horren aurrean, Unibertsitateak ohar ofizial bat igorri du, horren inguruko azalpenak emateko.
Bertan azaldu duenez, ''norbaitek dispositibo elektroniko batean, telefono batean edo ordenagailu batean gordetako informazioa eskuratu baldin badu, gailu horren jabeak segurtasun neurri egokiak hartu ez dituelako izan da''.
Halaber, Ertzaintzaren harremanetan jarrita jakin dutenez, ohar hori kaleratu aurretik ez dute inor atxilotu. Deustuko Unibertsitateak berak 19:00etan sare sozialetan zabaldu duenez, baina, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu.
Ildo horretan, ''salaketa'' jartzera deitu dituzte kaltetutako ikasleak, eta horretan ''Unibertsitatearen laguntza'' izango dutela nabarmendu dute.
Roberto San Salvador del Valle Deustuko Unibertsitateko Komunikazio errektoreordeak kazetariei azaldu dienez, wifi sistemak ez du kale egin, eta ez da izan dispositibo mugikorretan eta ordenagailuen sarbidea ireki duena''.San Salvador del Valleren esanetan, ez dakite zenbat pertsona dauden kaltetuta, eta zenbat bideo edo argazki zabaldu diren kontrolik gabe. Kaltetuei,baina, gertatutakoa ertzain etxean salatzeko eskatu die.