Gizartea -

Kaleratzeak

Bridgestoneko langileek greba egin dute Enplegu Espedientearen aurka

Bestalde, ELAk astezkeneko asanblearen emaitza "bahitzen" saiatzea, "putxerazo sindikala" egitea eta Usansoloko eta Basauriko "langileei ahotsa kentzea" leporatu die CCOOri eta UGTri.

Bridgestonek 184 langile kaleratuko ditu Basarin eta 32 Usansolon. EITB.
Bridgestone | Kaleratzeen kontrako greba egin dute Bridgestonen
Bridgestonek 184 langile kaleratuko ditu Basarin eta 32 Usansolon. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bridgestoneko ehunka langile bizkaitarrek protesta-martxa egin dute Usansoloko lantegiaren eta Basaurikoaren artean, kaleratzerik egin ez dezaten eskatzeko.

Enpresak 184 langile kaleratzeko asmoa du Basaurin eta 32 Usansolon, nahiz eta asteazkenean Usansoloko kaleratzeen kopurua murrizteko proposamena egin.

Protesta Usansoloko eta Basauriko enpresa batzordeak deitu du. Batzordea CCOOk, UGTk, ELAk eta BUBek osatzen dute. Ostegun honetarako 24 orduko lanuztea ere deitu dute, goizeko 6etan hasita. Lanuztea "gehiengo batek" egin duela eta ondorioz "produkzioa gelditu" egin dela adierazi dute sindikatuetako bozeramaileek.

ELAk CCOO eta UGT salatu ditu

Bestalde, ELAk astezkeneko asanblearen emaitza "bahitzen" saiatzea, "putxerazo sindikala" egitea eta Usansoloko eta Basauriko "langileei ahotsa kentzea" leporatu die CCOOri eta UGTri.

Hori dela eta, ELAk Lan Ikuskaritzan salaketa jarriko duela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea