Gizartea -
Noos auzia
Fiskalak 8,2 milioi euroko fidantza eskatuko du gaur Urdangarinentzat
Pedro Horrach iruzurraren aurkako fiskalak kopuru hori eskatuko du, iruzur auzi honegatik balizko erantzukizun zibilak tapatzeko.
Erredakzioa
Pedro Horrach iruzurraren aurkako fiskalak Noos auziaren epaileari 8,2 milioi euroko fidantza eskatuko dio Iñaki Urdangarin Palmako dukeari, iruzur auzi horrregatik balizko erantzukizun zibilak tapatzeko.
Auzitegietatik azaldu dutenez, bihar Palmako epaitegian aurkeztuko duten idatzian, fiskalak oinarrizko neurri moduan eskatuko du fidantza hori, baina onartu ezean, epaileari 5 edo 6 milioira jaistea proposatuko dio, era subsidiarioan.
Jose Castro Palmako epaileak neurri hori auzi honen testuinguruan hartzen duen erabaki beharko du. Kasu honetan 2004 eta 2007 urteen artean Noos Erakundeak Balearretako eta Valentziako administrazioetako diru publikotik ustez 5,8 milioi desbideratu izana ikertzen ari dira.
Fidantza "gehiegizkoa" da, Urdangarinen abokatuaren ustez
Mario Pascual Vives Iñaki Urdangarinen abokatuaren hitzetan, fidantza "gehiegizkoa" da, baina fiskalaren eskaerari buruzko adierazpenik ez egitea nahiago du, oraindik ez duelako eskaera hori aurkeztu denik ziurtatu.
Fidantza zibilak (ordaintzen ez bada, ez du kartzela aurreikusten, penaletik aldenduta) auzipetuak epaiketara deitutakoan ustez bidegabeki erabilitako diru publikoa emango dutela bermatzea du helburu.
Iruzurraren aurkako Fiskaltzak eta Castro epaileak Urdangarinek eta Torresek lau urte horietan era irregularrean Balearretako eta Valentziako Gobernuetatik diru publikoa lortu zutela uste dute.
Fidantzak era horretan kopuru bat ezarri dio Palmako dukeak eta Noos Erakundeko haren kideak ustez egindako diru publikoaren desbideratzeari.
Kautelazko neurri honek Urdangarinen balizko erantzukizun zibilak babestu nahi ditu, iruzur delitu bategatik auzipetzen badute. Kasu horretan Balearretako eta Valentziako Gobernuei bidegabeki erabilitako dirua utzi beharko litzaieke.
Fidantza 8,2 milioi eurokoa izan arren, Palmako dukean bere kide ohiarekin batera diru publikoko 6 milioi euro hartu zituelakoan dago Pedro Horrach fiskala.