Etxegabetzeak -

Proposamenak

Alkate sozialistek dirua aterako dute etxegabetzen duten kutxetatik

PSEk etxegabetzeen kontra egiteko mozioak aurkeztuko ditu ordezkaritza duen udaletan.

Mikel Torres, Portugaleteko alkatea. Argazkia: Portugaleteko alkatea
Mikel Torres, Portugaleteko alkatea. Argazkia: Portugaleteko alkatea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko alkate sozialistek udaleko dirua aterako dute etxegabetzen duten aurrezki kutxetatik, alderdi sozialistak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Etxegabetzeen zorigaitzari aurre egiteko, PSE-EEk mozio bat aurkeztuko du ordezkaritza duen udal guztietan. Mozio horren mamia aurkeztu dute Bilbon, Jose Antonio Santano, Tontxu Rodriguez eta Mikel Torres alkate sozialistek.

Etxegabetzen duten aurrezki kutxetatik udaleko dirua ateratzea proposatu dute, esate baterako, sozialistek. Bestalde, etxegabetuak izan direnei aukerak eskaintzeko lan-taldeak osatzea eta hipoteka ordaintzeko arazoak dituztenei informazioa ematea proposatu dute, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza zerbitzura jo dezaten.

Halaber, aipaturiko mozioan, Hipoteka Legea aldatzeko eskatzen dio Alderdi Sozialistak Espainiako Gobernuari, eta baita bi urtez etxegabetzeak gelditzea ere bankaren jardunbide egokien kodearen baitan sartzen diren kasuetan.

Bestalde, hipoteka bitartekaritza zerbitzua hobetzeko eta alokairuko etxebizitza sozialak sustatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Foru Aldundiei etxebizitzei dagozkien neurri gehiago hartzeko eta koordinatzeko eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea