Etxegabetzeak -

Krisi ekonomikoa

Bizileku-baimena izango dute 160.000 euroko etxea erosten dutenek

Miguel Martin bankuen patronatuko presidenteak etxe gehiago eraikitzea eta hipoteka gehiago ematea babestu du.

Etorkinek euren egoera hobetzeko aukera izango dute. EFE.
Bizileku-baimena izango dute 160.000 euroko etxea erosten duten etorkinek

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitza gehiago eraikitzea eta hipoteka gehiago ematea babestu du Miguel Martin bankuen patronatuko presidenteak. Gaineratu duenez, horrela, hipoteka-kreditua suspertuko da beharra dagoenean.

Martinen iritziz, krisiak eragiten du bazterketa soziala eta ez hipoteka-kredituak. Ohartarazi duenez, herritarrek ezingo lukete etxebizitzarik erosi, bankurik ez balego.

''Ekonomia Berria'' foroak antolatutako topaketan azaldu duenez, kredituak krisi ekonomikoa gainditzen lagunduko du. Bestalde, horren ustez, etxerik gabe gelditzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko, etxe gehiago eraiki behar dira.

Bizileku-baimena etxea erosten duten atzerritarrentzat

Gobernuak bizileku-baimena emango die 160.000 eurotik gorako etxebizitzak erosten dituzten atzerritarrei, Jaime Garcia Legaz Espainiako Gobernuko Merkataritza idazkariak iragarri duenez.

160.000 euroko muga “orekatua” dela iritzi dio Estatu idazkariak: “Ezin dugu muga beherago ipini, bizileku-baimenen eskaria asko igoko litzateke eta”.

Azaldu duenez, udaberrian prestatzen hasi ziren ekimen horren helburua Espainian stockean dauden etxebizitzak saltzea da; izan ere, “Espainian ez dago erosteko ahalmen handirik kreditu gabezia dagoelako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea